Elkano Escape Room - Experientziak

Itsas haizearen ahotsak dira Elkanoren arima ezezaguna dakartenak. Itsas haizearen ahots tranpatiak. Kontatu dizkigute marinel getariarraren balentriak. Aditu dugu munduari itzulia eman zioneko odisearen bertsio heroikoa. Irakurri ditugu testuinguru okerrean edota zuzen antzean kokatutako Elkanoren profil askotarikoak: nabigatzailea, iruzurgilea, itsaslaminei euskaraz mintzo zitzaien arrantzalea, koroaren aldeko gerlari odolzalea, maitale eskuzabala, bortxatzaile koldarra, eskifaiarekiko fidela, goi kargodunarekiko traidorea, Espainiako enperadoreari leiala, berpizkundeko ilustratua, elizkoia, deabruarekin ezkutuko ituna sinatu zuen kristaua, gizonkeriak garaitu zuen gizona, gizatasunaz hezia izan zen semea… merkea izan daiteke memoriari etiketak jartzea.

Halabeharrez, itzulera gabeko bidaia guztietan beti gelditzen da zerbait ahaztua. Norbait zain. Mutu. Historiak isilarazia.

Zure esku dago abentura. Hemen ez zaizu historiaren irakurketa berririk azalduko. Edo agian bai. Gune honetan ez duzu Joan Sebastian Elkanok bizi izan zuen garaiaren egiarik edo gezurrik aurkituko. Edo agian bai. Hemen, gehienez, zure burua apur bat gehiago ezagutuko duzu. Edo agian ez. Eta zalantza egitea ez da gutxi.

Erreserbatu!

Opari bonoa EROSI
Opari bonoa ERABILI

Ohiko Galderak

Non gaude?

Ihes gelen 7 onura garrantzitsu

Image
  • Lagun, bikote eta familien arteko kohesioa eta birmoldaketa lortzen laguntzen dizu
  • Tentsioa eta estresa askatzen laguntzen dizu.
  • Zentzumenak areagotzen laguntzen dizu.
  • Deskonektatzen laguntzen dizu.
  • Ondo pasastzen laguntzen dizu.
  • Barre egiten laguntzen dizu.
  • Maite dituzunekin goxatzen eta gozatzen laguntzen dizu.

Gela Urdina - Escape Room Zarautz

Zarauzko Narros jauregiko gela urdineko misterioa argitu nahi al duzu?
Image

Kontaktua

Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin kontaktuan.

Ahal bezain laister erantzungo dizugu.

Eskerrik asko!

(+34) 618 77 58 20

experientziak@gmail.com

    Izena (*)

    E-posta (*)

    Gaia (*)

    Mezua (*)

    (*) Derrigorrezko datuak

    Formulario honetako onesperakin zure adostasuna ematen duzu web orri honetatik jasotako datuak gordetzearekin.

    Image
    ImageImage
    instagram logo

    @experientziak

    Image
    @experientziak
    Image
    © Web orriko edukien gaineko eskubide guztiak eXperientziak-enak dira