Gela Urdina - Escape Room Zarautz
Gela Urdinaren misterioa argitzeko gai ikusten al zara?
1h
2-5 pertsona
12 urtetik aurrera. Heldu bat gutxienez
Zabaldu eXperientzia
Iritsi zaigunez, naufrago arrotza katolikoek piztu zuten Parisko San Bartolome gaueko sarraskitik ihesi zebilen hugonotea zen; galeoi ingeles batean etxera bidean Arroxelan porturatu zena eta ekaitz itzelezko baten erruz Kantauriko urertzetan galdu zena.
Onera egin beharrean baina, naufragoak okerrera egin zuen eta, maldizioka aritzen zen. Azkenerako, sakramentu katolikoak hartzea baztertuta hartu zuen azken hatsa Gela Urdinean.
Ordutik, abuztuaren 23ko gauean, San Bartolome egunez, mingain salatariek naufrago ingelesaren oihu eta intziriak aditzen direla diote, eta baita jauregian eskegita dauden koadroek bizia hartzen dutela ere.
Gela Urdinaren kondaira gogora ekarriz, 2018. urte honetan, hotel bat egin nahi izan dugu, baina badirudi argitu gabeko misterioak oraindik dantzan dabiltzala. Prest al zaude naufragoa nork, nola eta zergaitik hil zuen argitzeko?