Harimakilatik Ihesi
Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruko Ihes Gela
2020.urtean Ordizian egindako ihes gela izan da Harimakilatik Ihesi. Bertan Asiako ehungintzan lan egiten duten langileen baldintza eta giza eskubideen urraketaren inguruko sentsibilizazioa izan da helburu eta elkarte desberdinen arteko elkarkidetzari esker egin da
eXperientzia honetan eXperientziak taldeak jokuaren diseinua eta garapena egin du eta besteak beste hurrengo partaideekin osatu da lan-taldea:

Calcuta Ondoan GGKE bat da eta garapenerako proiektuen alde egiten dugu lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, bereziki emakumeen alde eta beti ere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz.

SETEM aldaketa posibleak sustatzen dituen GGKE bat da, genero ikuspegi batetik, ekoizpen, kontsumo eta finantza eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. Ikerketa, txostena, sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako lankidetzaren bidez, keinu txikien bidez aldaketa handiak ahalbidetuko dituzten alternatibak sustatzen ditugu.

Ikertze hezkuntza proiektuak egiten 30 urte baino gehiago daramatzan Donostiako kultur elkarte bat da. Proiektu hauen bidez eratzen ditugun pertsona eta komunitateei, kritikoagoak, sortzaileagoak eta zainduagoak izan gaitezen eta, gainera, hobeto trebatzen eta bizitzen ikas dezagun baliabideak eskaini nahi dizkiegu.

Juntura arkitekturaren bidez eraldaketa bultzatzen duen taldea gara.
Gure motibazioa eskala ezberdineko espazioen arkitektoniko gainean ikertu, hezi eta ahalduntzea da.
Horretarako, bizi- eta hiri-eredu jasangarria, osasungarria, tokikoa, feminista eta inklusiboa bultzatuko dituen, eta ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituko den gune kooperatiboa gara.

Uhina sonorizazio eta argiztapen profesionala eskainiz 40 urteko esperientzia duen euskal enpresa gara.
Euskal Herri osoan eta inguruan eskaintzen dugu zerbitzua; batetik, ondo kokatuta gaudelako eta bestetik, lehen mailako teknikari taldea dugulako.
Kalitate goreneko ekitaldi, kontzertu, antzezlanak hornitzen ditugu, bai eta eraikinetan soinu- eta argi-instalazioak egiten ere.
2020 ko irailetik abendura
1h
Plaza mugatuak
Zabaldu eXperientzia